00
ESKAINTZA
OROKORRA
Proiektuetan oinarritutako
hezkuntza
Ikasgai ezberdinetako edukien arteko diziplinartekotasuna egon dadin,
Proiektuetan Oinarritutako Hezkuntzaren (POH) alde lan egiten dugu.
Hauek dira proiektuen bidez lantzen diren ardatz nagusiak:
1
Prozesuak produktuak baino garrantzia handiagoa dauka.
2
Testuinguruarekin etengabeko harremana dago.
3
Diziplinartekotasunean lan egiten da.

4
Proiektuek ordutegi zehatza daukate.

5
Ikasgaietako batzuk osotasunean proiektuen bidez lantzen dira.
6
Curriculumeko edukiak era zehatzean lantzen dira.
7
Pentsamendua eta ulermena garatzeko eta estimulatzeko jarduerak egiten dira.
8
Curriculumeko konpetentzia eta adimen anitzen garapena sustatzen da.
9
Pentsamendua, talde lana eta ebaluazioarekin zuzenean lotutako metodologiak erabiltzen dira.
10
Ebaluazioa egunerokotasuneko “feedback” eta proiektuetako porfolioen bidez egiten da.
11
Hezkuntza komunitatearen (familiak, herria, elkarteak…) parte-hartzea ezinbestekoa da.
12
Proiektu bakoitzaren amaieran ikaskuntzaren ospakizuna egiten da.