NOR GARA

Xedea

Lourdesko Ama Ikastetxea Koop. 2012. urtean sortu zen langile kooperatiba gisa, kalitatezko hezkuntza euskaldun, berritzaile, laiko eta doakoa eskaintzeko asmoz.
Gure ikastetxeko ezaugarriak honako hauek dira:

  • Eleanitza
  • Arreta pertsonalizatua
  • Etengabeko hobekuntza pedagogikoan oinarritua.
  • Natura-inguru baten barruan ikaskuntza akademiko aktiboa izatea.
  • Prestakuntza akademiko bikaina.
  • Zentzu kritikoa eta gizartearekin konpromezua lortzea.
  • Ikuspegia

    Durangaldeko eta Elorrioko gizarte eta familiarengandik
    ezagutuak izan nahi dugu lehentasunezko ikastetxe
    moduan bere ikaskuntza akademiko bikainagatik eta
    ikasleek lortutako konpetentziengatik, bereziki hizkuntzetan,
    ingurugiroan eta teknologia berrietan. Honekin batera,
    etorkizunerako pertsonak izatea, lankidetza eta guztion
    integrazio kulturan murgilduta.

    Balioak

  • Pertsona guztien onarpena eta kooperazioa.
  • Ikastetxeko langileen eta kideen konpromezua eta parte hartzea ikasleen eredurik garrantzitsuena izanez.
  • Natura eta Ingurugiroarekin konpromezua eta kontsumo jasangarri baterako hezkuntza.
  • Metodologia aktiboa eta berritzailea, “ikasten ari den eskola” garenez.
  • Eskola inklusibo gisa, aniztasunaren trataera baikorra.

  • IKASTETXEKO PARTAIDEAK GARA
    Ikaslea ardatz duen ikastetxe eleanitza, berritzaile eta inklusioa.
    17

    IRAKASLEAK


    Etengabeko formakuntzan ari garen profesionalak gara. Gaztetasuna nagusi den lan taldea osatzen dugu.
    3

    LANGILEAK


    Administrazioaz, garbiketaz eta jantokiaz arduratzen diren profesionalak dira. Irakasleekin batera kooperatibaren partaide dira.
    152

    IKASLEAK


    Gure lan eta ahaleginen ardatza.
    105

    FAMILIAK


    Irakaskuntza prozesu honen kolaboratzaileak.
    2563

    IKASLE OHIAK


    Ezinbesteko kideak. Eurak dira proiektu asko eta asko aurrera eramaten dituztenak.