Gurera etortzen
dira

Ikasturtean gure ikasleek goi mailako kirolarien eta musikarien bisitak izaten dituzte. Eta, jakina, horiek guztiak euskal kulturarekin harremanetan egoten dira: Gatibu eta Betagarri taldeetako musikariak, eta Athleticeko eta Gernika errugbi taldeko jokalariak, besteak beste.


GATIBU


Gatibu Gernika-Lumo aldeko rock musika taldea da, 2000ko udan sortua. Taldeak bizkaieraz abesten du eta sari asko jaso dituzte erakunde eta elkarte desberdinen partez. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, bost disko kaleratu dituzte, Gernikako euskaraz.

Alex Sardui, taldeko abeslaria eta Haimar Arejita, gitarra-jolea izan genituen bisitan.





ESKUPILOTA JOKALARIAK


Euskal Herriko hain arrakastatsua den pilotaren munduari buruz gurekin hitz egitera etorri ziren Pablo Berazaluze eta ????????




FUTBOLARIAK


Euskal Herriko futbol talde desberdinetako jokalarien bizitak jaso ditugu. Bai gizonezko zein emakumezkoak.

Besteak beste gurean izan dira Ander Iturraspe, Iñigo Ruiz de Galarreta, Andoni Iraola, Beñat Etxebarria eta Iraia Iturregi, Athletic-eko jokalariak, eta Eneko Boveda, Eibar taldeko jokalaria.





GERNIKA RUGBY TALDEA


Azken urteetan goi mailan lehiatzen ari diren Gernika Rugby Taldeko jokalariak izan genituen gurean, bere esperientzia konpartitzen.




BESTE BISITA BATZUK


Gurekin egon dira baita ere honako pertsona hauek: Betagarri, lingüista japonesa Sho Hagio, ...