02
DERRIGORREZKO
BIGARREN
HEZKUNTZA
Eskolaz kanpoko
egonaldiak
1
Londreseko ikasbidaia:
Bi urtetik behin, DBH 3. eta 4. mailakoek Londresera bidaiatzen dute astebete bertan pasatzeko. Hantxe, hiriburu europarrak eskaintzen dituen eraikin ederrekin eta ekintza kultural desberdinekin gozatzen dute. Gainera, Oxford eta Liverpool hirietara eguneko bisitak egiten dituzte.
2
Alemaniako elkartrukea:
Urtero DBH 4. mailako ikasleek Alemaniako institutu bateko ikasleekin elkartrukea egiten dute. Familia alemaniar hauekin beraien ohiturak ezagutzeko aukera izan eta gero, egun batzuetako bisita egiten dute Berlinera. Geroago, alemaniarrak Elorriora datoz gure bazterrak ezagutzen eta gure kulturan murgiltzen.
3
Inglaterrako egonaldia:
Bi urtetik behin, DBH 1. eta 2. mailakoak Ingalaterrako hiri batera joaten dira familia batekin elkarbizitzen astebetez. Bertan, ingelesezko klaseak jasotzen dituzte eskola baten; kulturan murgiltzeko aukera izaten dute baita ere.
4
Madrileko ikasbidaia:
Lau urtetik behin, DBH osoa Madrilera joaten da Warner parkea bisitatzen. Ikasturte bukaerako bidai honetan, lau urte desberdinetako gazteek elkarbizitzeko eta primeran pasatzeko aukera dute.