00
ESKAINTZA
OROKORRA
Aniztasunaren trataera
Gure ikastetxeak, bi PT (Pedagogia Terapeutikoa) eta bi laguntzaile espezialista ditu.

Ikastetxeko helburu garrantzitsuenetako bat gure eskola inklusiboa izatea da. Eskola inklusiboan ikasle guztiek elkarrekin ikasten dute, beraz, ikasle denak kontuan hartzen ditu. Gure ikastetxean ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren ezberdintasunak irakaskuntza prozesua aberasten duten heinean.

Aniztasun hori kontuan hartuz, ikasgelan estrategia metodologiko ezberdinak erabiltzen dira ikasle guztiek aukera, eskubide eta parte-hartze berdinak izateko. Gainera, gure ikastetxeak hezkuntza integrala eskaintzen du, hau da, ikasleek alderdi kognitiboak eta baloreak eskuratzen dituzte, garapen sozial, emozional eta pertsonala indartuz.

Ikastetxean aurrera eramandako praktika onak azaltzeko, FEVASek antolatutako jardunaldian parte-hartzeko hautatuak izan gara.