FUNGHI THINKING

Gaur Funghi Thinkingeko bisita izan dugu eskolan. Kafe hondakinei berrerabilpen bat emateko asmoz , gure LH5eko ikasleek formakuntza interesgarria jaso dute.

Funghi Thinkingnekoen esanean milaka eta milaka izaten dira zaborrontzira botatzen diren kafe hondakinen kiloak, eta beraiek hauei bigarren bizitza bat ematea dute helburutzat.

Beraien esanetan hainbat eta hainbat dira hondakin hauekin egin ahal diren gauzak.

Hala ere gure kasuan, perretxikoak lortzea izango da helburu nagusia. Nola?

Gure LH5eko ikasleek, kafe hondakinak lastoaz, uraz eta haziekin nahasiz eta birrinduz 5-6 aste barru perretxiko ederrak izango dituzte.

Gaur helburu hau lortzeko eman behar den lehen pausoa eman dugu.

Beraz, zuek zer pentsatzen duzue? 5-6 aste barru Lourdesko Ama eskolan perretxikoak izango ditugula?

Goazen prozesuarekin bat ikastera!