01
LEHEN
HEZKUNTZA
HEZKUNTZA
Txoko berdea
Lourdesko Ama Ikastetxearen kokapenak aukera ezin hobea eskaintzen du naturaren eta baratzaren inguruko gaiak lantzeko. Hori dela eta, “Txoko berdea” izeneko diziplinarteko proiektua sortu da, ikasleen gaitasunak garatzea helburu duena.
Ingurumenarekiko harremana sakontzeaz gain, honako xede hauek ditu proiektuak:
Ingurumenarekiko harremana sakontzeaz gain, honako xede hauek ditu proiektuak:
- Naturarekiko sentsibilizazioa garatzea.
- Ingurune naturalaren gaineko interesa eta jakin-mina piztea.
- Tradizio eta ohituren transmisioa.
- Esperimentazioaren bidez, curriculumeko hainbat konpetentzia lantzea.
"Hezkuntzan, behar-beharrezkoa da
naturarekin harremanetan egotea"
naturarekin harremanetan egotea"
Heike Freire