Gatibu Gernika-Lumo aldeko rock musika taldea da, 2000ko udan sortua. Taldeak bizkaieraz abesten du eta sari asko jaso dituzte erakunde eta elkarte desberdinen partez. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, bost disko kaleratu dituzte, Gernikako euskaraz.
Alex Sardui, taldeko abeslaria eta Haimar Arejita, gitarra-jolea izan genituen bisitan.
Euskal Herriko hain arrakastatsua den pilotaren munduari buruz gurekin hitz egitera etorri ziren Pablo Berazaluze eta ????????
Euskal Herriko futbol talde desberdinetako jokalarien bizitak jaso ditugu. Bai gizonezko zein emakumezkoak.
Besteak beste gurean izan dira Ander Iturraspe, Iñigo Ruiz de Galarreta, Andoni Iraola, Beñat Etxebarria eta Iraia Iturregi, Athletic-eko jokalariak, eta Eneko Boveda, Eibar taldeko jokalaria.
Azken urteetan goi mailan lehiatzen ari diren Gernika Rugby Taldeko jokalariak izan genituen gurean, bere esperientzia konpartitzen.
Gurekin egon dira baita ere honako pertsona hauek: Betagarri, lingüista japonesa Sho Hagio, ...