Lourdesko Ama Koop. ikastetxea 2012. urtean sortu zen langile kooperatiba gisa, kalitatezko hezkuntza euskaldun, berritzaile, laiko eta doakoa eskaintzeko asmoz. Hezkuntza horrek zutabe sendoak ditu: giza eskubideekiko errespetua sustatzen dugu, eta ez dugu inolako diskriminaziorik onartzen genero, arraza, urritasun, erlijio zein jatorri kontuengatik.
Ikaslea ardatz duen ikastetxe eleanitza, berritzaile eta inklusioa.
IRAKASLEAK
Etengabeko formakuntzan ari garen profesionalak gara. Gaztetasuna nagusi den lan taldea osatzen dugu.
LANGILEAK
Administrazioaz, garbiketaz eta jantokiaz arduratzen diren profesionalak dira. Irakasleekin batera kooperatibaren partaide dira.
IKASLEAK
Gure lan eta ahaleginen ardatza.
FAMILIAK
Irakaskuntza prozesu honen kolaboratzaileak.
IKASLE OHIAK
Ezinbesteko kideak. Eurak dira proiektu asko eta asko aurrera eramaten dituztenak.