Zerbitzuak

Besteak beste gure Ikastetxeak hurrengo zerbitzuak eskaintzen dizkie ikasle eta gurasoei.



UME ZAINTZA


Ikasturte honetan haurtzaindegi zerbitzua abiatu dugu, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 9:00ak arte. Profesional bat arduratzen da zerbitzua eskaintzeaz.




JANTOKIA


Jantokiak, nutrizionisten aholkuei jarraiki, menu orekatua eskaintzen du, eta, gainera, ikasle bakoitzaren beharrizanetara egokituta dago. Hilean 68€.


ESKOLA GARRAIOA


Ikastetxeak duen garraio zerbitzuak ikastetxea bera eta Elorrioko auzoak zein Durangaldeko herri guztiak lotzen ditu. Bigarren kilometrotik aurrera, dohan.




LIBURUTEGIA


Liburutegia 16:00etatik 18:00etara egoten da zabalik astelehenetik ostiralera, asteazkenetan izan ezik. Tarte horretan irakasle bat egoten da bertan ikasleei laguntzeko prest. Duela gutxi, gainera, Liburutruk izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Ekimen horrek liburu trukea du helburu, eta gurasoei eskainita dago.




LAGUNTZA GELA


Gure laguntza gelan hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasle guztien hezkuntza inklusiboa bermatzen da.



ESKOLAZ KANPOKOAK


Gure eskolaz kanpoko ekintzak herri osoari daude zabalik. Ordutegi zabala aukeran, yoga eta tai-chi saioak, dantza, kick boxing, hipopresiboak, gitarra eta karate eskolak hartzeko aukera eskaintzen dugu. Urtetik urtera eskaintza zabaldu egiten dugu, bezeroen eskaerei erantzuna emanez.